Donibane Garaziko eta Baigorriko herriak, Orreaga, Aldude, Errobi eta Jondoni Jakoberen ibarren elkarguneak dira.
Konpostelara doatzin beilariak bezala, gure Ibarren eta Bideen zeharkatzera gomitatzen zaitugu, Irulegiko arnoenak, Irati edo Hairako oihanetara eramanen zaituztenak, urratsez urrats, zure zoriona atzemanen duzulakoan.
Gure herriak hein erditsuko mendietan kokatzen dira, eta itsasotik oren ½-an izanez, itsasoko plazerrak eta mendietako ibilaldiak eskura izanen dituzu.
Kirola edo besta egin, kultura ezagutu, pausatu edo goxatu, edozoin motako egonaldiaren egiteko asmoa ukanik ere, segur gira izigarriko oroitzapen ona atxikiko duzula... bai eta ere, berriz jinen zirela !
" Ongi Etorri ! "



































