St J.Pied de Port : +33 (0)5 59 37 03 57 - St E. de Baigorry : +33 (0)5 59 37 47 28

Abereak / Landareak

Abereak

Euskal Herria, Europaren Iparraldea eta Hegoaldearen artean den ardatzean kausitzen da. Aroa eztia izanez eta mendiak aski apalak eta biribilak, ainitz motako hegaztin atzemaiten dira. Zonbaitzuk, gure lurraldea trebeskatzen dute, beste batzu egoiten dira sasoi txarreko, beste batzu, ume egiteko eta azkenentzat aldiz, beren bizi lekua da.

Larrazkeneko migrazioan, Eskandinabiako txoriak pasatzen ikusten dira. Hortarako, Organbidexka lepora joaiten ahal zira, migrazioaren sekretu guziak zehaztuko dauzkizulako talde batek, agorriletik goiti. Ez duda! Ibilaldiak berak balio du…

Gainean, alha leku handietan, harrapari basa handien ordez, abere etxekotuak dira ; harrapari hil-jaleen eremua da, egiazko garbitzaileak gure mendientzat. Ikusiko duzu, Sai arrea (Gyps fulvus), errexki ezagutzen dena, bere handitasunarengatik eta arraro bakarrik dena. Desagertzen ari den arraza bat da.

Ttipiago, zuri hegal punta beltzekin, sai zuria (Neophron percnopterus), ugalketa denboran heldu da eta ondotik, Afrikara joaiten. Joano ta gutiago dira ; 20 bikote dira Euskal Herrian.

Mitikoagoa, ugatza ; gutiago ikusiko duzuna, bikote guti gelditzen baitira, hemen gaindi.

Urritik azarora, zerura buruz so eginez, ihiztariek hain igurikatzen dituzten urzo tropak pasatzen ikusiko dituzu. Urzo ihizia Euskal Herriko ohituretan da : apegoetarik, airera edo saretegietan, pasaiako ihizi hori, salsan edo errerik jaten da. Pekada, migratzaile moko luze bat da eta azaroan ainitzek ihiztatzen dute beren zakurrekin.

Gure mendietako erreketan, aurkitzen dira, jateko biziki preziatuak diren amuarrain arruntak edo farioak, tita gorriekin sahets gainean.

Turrusten bazterretan, badira ur-satorra (Galemys pyrenaicus) : pirinioetako karraskariak, sator itxura dutenak, buztan luze eta tronpa ttipi batekin.

Ura utziko dugu, oihanera joaiteko. Orein-ak, Iratiko oihaneko ihizi handienak dira eta 150 kg arte pizatzen ahal dute. Alimaleko adarrak badituzte buru gainean : edergailutzat dituzte bainan ere arkara denboran (buruil-urrian), beste arrekin joka aritzeko baliatzen dituzte. Sasoin hortan da ere, arrama entzuten, iluntzean. Orein emea, 8 hilabetez ernari egoiten da eta umealdi bakoitz, oreinkume bat edo bi egiten ditu.

Bestalde, oihanetan, basahuntza aurkitzen da ; adarrak galtzen ditu azaroan eta berriz sortzen dira negua bukatzean. Beste abere bat ere bada gure mendietan, Basurdea, zerri basa bat da, 100 kg gainditzen dituenak. Basurde-emea ernari egoiten da lau hilabetez eta lau eta sei basurde-kume artean egiten ahal ditu. Kaltegarri gisa sailkatua den Axeria, gure oihanetan ere ibiltzen da. Erbia ere aurkitzen da, bere beharri handiekin, baita ere azkona.

Abere ttipiagoetan, bada urtxintxa, karraskari bat bere buztan kukurustarekin, oihaneko fruituak biziki gustukoak dituenak. Bistakoa da, gure zerrenda hau luzatzen ahal dela, gure ingurumenak dituen aberastasun guziekin.

Azkenik, ibilaldietan, Pottokak kurutzatzen ahalko dituzu, zaldi ttipi beltz eta azkarrak, libertatean bizi direnak gure mendietan.

 

Ibiliko ziren leku hau aberatsa da bainan zaindu behar da. Lagunt gitzazu bide horretan ! Kurutzatuko dituzun kabalei so egin zazu bainan ez traba, zakurrak estekan atxik. Mendia zaindu eta zure hondakinak bil. Milesker.

SAIAK elkartea : 05.59.37.24.61

 

Landareak eta landaretza

Euskal Herrian landare berezi eta desberdinak aurkitzen dira.
Aurkitzen dira zohikaztegiak, Droseraz beterik, Europako Pagadoi handiena, lekuko erreka ekosistima, ainitz elkartek eta erakundek, ONF, CPIE edo URTXINTXENEAK, zaintzen eta baloratzen dutena.

Landareen aniztasuna goratasunaren araberakoa da. Euskal Herrian, lehen maila da garrantzitsuena: mendixken estaia da, larreekin eta haritzekin. Gorago, aurkitzen da, mendiaren estaia, alha lekuekin eta pago oihanekin. Alpeetako estairik, 1800 metraz goragokorik, ez da aurkitzen hemen gaindi.

Mendixken estaiako eremurik handiena (500 eta 600m goratasunean), larrez hartua da, branaz (ilarrez), otez eta arrano iratzez. Larrea kanbiatzen da ukaiten duen artaren arabera. Larre desberdinak badira, lur mota, bere barnetasuna, lekua eta sasoinen arabera aldatzen dira.

Branak (ilarrak) zuhaixka azpi batzu dira, hosto ttipiz beterik diren aldaxka batzuekin. Liliak gorrailak dituzte, txilintxa idurikoak, elgarri josirik diren lore-hosto batzuekin, mulko tinko batzu egiten dutelarik eta udatik larrazken hastapen arte lilitan direnak. Harritsu, porrotsu eta idorrak diren lurretan sortzen dira.

Ote larre ainitz badira malda harritsuetan. Otea zuhaixka azkar eta elorritsu bat da, beti berderik dauden aldaxkekin. Lili horiak ditu eta fruituek zizter forma dute. Ote larrea haritz oihan ohi batetik heldu da ardurenean.
Iratze larrea, irasaila : iratze mota ainitz badira pendoitzetan, hesietan, etabar… bainan hedatuena, arrano iratzea da. Iratzea lur mugertsuetan eta gisudunetan sortzen da.

Mendixketan aurkitzen diren arboletarik gehienak, haritzak eta gaztainondoak dira.

Haritz zangoduna aurkitzen da lur umi eta latzetan. Oihaneko bizia ez du gustukoa eta mende andana baten bizia du. Ametz haritza ttipitzen ari da : lur freskoetan sortzen da eta haritz zangoduna baino hobekiago egokitzen da malda idor eta eguzkitsueri. Gaztainondoak lur mugertsuetan sortzen dira eta mendeak bizirik egoiten. Loretzen dira uztail-agorrilean eta beren fruituak larrazkenean biltzen dira. Arbol horien artean, Gorostia aurkitzen da ardura, baita ere, kuku-lore gorraila, metra bat goratasuneko landare pozointsu bat.

Mendi estaian, 700 eta 1800 metra arteko goratasunean, pagoaren eremua da. Iratiko oihana, Europako pagadoi handienetarik bat da, 17000 hektarekin, 2300 aurkitzen direlarik iparraldean (frantses eremuan).

Bada ere, Hairako oihana, Aldudeko baleako ondoan den, 1700 hektarako pagadoi bat. Pagoa lur guzien gainean sortzen da: gisudun, buztin, legatz-harri… Bere hostotza lodiarekin, iguzki guti uzten du pasatzera: landare mota guti aurkitzen da bere azpian. Badira ere erretxinatsuak: izaiak eta pinuak. Gora aurkitzen dira, pagoak baino gorago, bainan zonbait aldiz pagoei elkartuak dira, pagadoi izaidiak osatuz.

Oihan horietan guzietan, onddo desberdinak aurkitzen dira, biltzaile ainitz hurbilaraziz: papun-onddoak edo onddo beltzak (kasko beltzak), primak edo xixak, txaltxak (Craterellus cornucopioides) …