St J.Pied de Port : +33 (0)5 59 37 03 57 - St E. de Baigorry : +33 (0)5 59 37 47 28

Artzaintza

" Zoin Ederra den Mendia ! "

Ederra da mendi hori, bainan bizi ekonomiko azkar baten seinale da ere ; handiena eta zaharrena artzaintza da.

Atzeman hilarri arrastoek (trikuharri, harrespil...) erakustera emaiten dute artzainek eta beren artaldeek, bidexka horiek milaka urte hauetan baliatzen dituztela.

Gaur egun, esnetako ardi hazkuntza (Manex arrazakoak, buru beltz edo gorri) edo haragitako behia (blonda arrazakoa) biziki azkar dira hemen gaindi.

Hala nola, primadera hastapenean (maiatzaren 10-a inguruan), artzainek eta hazleek beren tropak bortura igaiten dituzte, oinez edo kamionez.

Garazi edo Baigorrin, betitik, mendi osoa zatitua da eremu desberdinetako saro deitutako ibilbidez. Orokorki, ibilbide horien erdian aurkitzen da Etxola. Leku hortarik ditu artzainak antolatzen bere lanak :

  • ardi jeztea eta gasnaren egitea maiatzetik, ekain hondarra arte,
  • kabalen artatzea hortako eginak diren korraleetan,
  • arkaltzearen begiratzea…

Etxola hori, artzain soilen bizilekua da. Hazle horiek, beren kabalen jabe dira bainan ez dute lurrik.

Oroitarazi behar da, bortuan egin gasnak, gustu berezia daukala eta biziki preziatua dela.

Eremu eder horietan, behorrak ere badira.

Mendi Sindikata, lurralde elkargo bat da, hainbat herriena den zatikatu gabeko lurralde hori, kudeatzen duena. Bere karguetan ditu, mendi bideen egiteak, sarbideak, askak eta ardi mainuarrak.

Mendiko Sindikatak kudeaketa elkargoetarik zaharrenak dira, XV. mendetik goiti lekuan ezarriak izan ziren organismoen segidakoak baitira. Herri bakoitzetako ordezkariak badira erabakien hartzeko.

Gaur egun, garapen iraunkorra, ingurumena edo turismoa bezalako gaiak lantzen dituzte.

 

Ezagutu behar diren zenbakiak:

Garazi Baigorriko Sindikatean 25 000 hektara lur badira:

  • laurdena oihana da (parterik handiena pagoa) oihanaren legearenpeko
  • 700 hazle inguru badira, 100 000 ardi, 5 000 behi eta 1 000 zaldi igaiten dituztenak

Commission Syndicale de Cize