Euskal Herriko berezitasunek, gormantak zoratuko dituzte : axoa, xingarra piperradarekin, axuri herak, ahate urinekoak, xipiroiak, onddokilako moleta, Errobiko amuarrainak , angirak perrexildurik… ezin ahantzizko hainbat gustu.
Lekuko jendek erranik baita kanpotik jinikakoek ere, euskal kozina hoberenetarik bat da.
Desertarako, ardi gasna eta gerezi beltzarekin egin erreximenta, mamia edo gaztanbera, euskal bixkotxa, gure eskualdeko gozamenak dira.
Lekuko kalitatezko produkto horiek atzemateko, ekoizleen ikustera zoazi, beren trebetasuna eta kartsutasuna partekaraziko dauzute.






































