Mendez mende, Garazi Baigorri, pasagune bat
Historian zehar, Euskal Herria eta bereziki Garazi, pasagune garrantzitsu bat izan da Pirinioen trebeskatzeko.
Mendi lepoen trebeskatzeko lehengo kaskoen bideak baliatu dituzte Erromatarrek, « Wisigoth »-ek, « Frank »-oek, Konpostelako beilariek, merkatariek edo Napoleon-en armadak. Erromatarren presentziaren seinale dugu Donazaharreko (Imus Pyrenaeus) esparrua, zointarik Bordele eta Astorga arteko bideko joan jinak kontrolatuak ziren. Gauza bera, Baxe Nafarroa eta Nafarroako mugan den Urkuluko tontorrarekin.
« Frank»-oen pasaiak ez dauku arrasto konkreturik utzi. Hala ere, nola ez aipa 778 urtea, Garazi eta Orreagako artean, baskoi-ek, karlomagno-ren armadaren gibeleko partea atakatu zutelarik nun Roland aurkitzen zen. Erdi aroko lekukotasunen parterik handienak, Jondoni Jakoberen bideei lotuak dira, Ospitaleekin, bide kurutzetako kurutzeekin (Errenazimentua), Galtxetaburukoa, Sarasketakoa, eta bereziki XII. mendetik goiti Donibane Garaziko herriarekin.







































