Espainia, Frantzia eta Itsasoaren artean ezin hobeago kokatzen da Euskal Herria, Pirinioetako mendebaldean. Bere ohiturak, nortasuna eta hizkuntza atxikiak ditu : euskara, bizirik dagoen kultura baten seinale azkar bat da.
Gure lurraldeko kultura aberatsean atzemaiten dira : l'Institut Culturel Basque
Kultura
Dantza
Kantua
Musika
Historiaurreko instrumentuen atzemaiteak agertarazten du, musika ohitura zahar bat dela Euskal Herrian: adibidez, hiru ziloko txirula bat (txistuaren aitzinekoa) xori hezur batean pikatua, Isturitzeko harpeetan atzemana eta J-K aintzineko 20 000 urtekoa ; Bizkaiako Artxetako adarra, 4 musika nota egiten ahal dituenak.
Euskal musika biziki aberatsa da, klasikotik, hard rokeraino hedatzen ahal baita. Eremuak, erritmoak, emanaldiak eta instrumentoak mota ainitzetakoak dira. Haietan: txistu, xirula, alboka, txalaparta, ttun-ttun, trikititxa, gaita, pandero… hainbat musika soinu izen atzemanen dituzuenak, bestetan, ihauterietan eta kontzertuetan.
Pilota
Pilota, da kirol nagusia, bere 22 joko desberdinekin eta leku ezberdinetan jokatua : plazak, trinketak eta ezker paretak. Baliatzen diren instrumentuak dira xistera (ttipia edo handia), pala larga edo korta eta joko erregea : esku-huska.
- La fédération : Fédération Française de Pelote
- Nos adresses : Pelote
Euskal jokoak
Euskal jokoak, langileen eguneroko lanaz sortu kirolak dira.
Ikustekoetan badira, esne bidun altxatzea, zaku lasterketa, aizkolariak, lasto altxatzaileak eta soka tirako jokoa, bi herri lehiaketan ezartzen dituenak, ardurenean.
> www.force-basque.org
Euskara
Euskararen sortzea misterioa bat egoiten da, bainan munduko hizkuntzetarik zaharrenetarik bat da (edo zaharrena). Hainbat uste badira: berdintasunak atzemanak dira, Iberiarrarekin, Kokasarrarekin bainan seguraz ere Euskara beti Euskal Herrian mintzatua izan da.
> Académie de la Langue Basque
> Office Public de la Langue Basque
Historiaurretik hara mintzatua, hizkuntza hori bizi da gaur egun, Pirinioen bi aldetan. Gehienik ahozkoan erabilia, idatziak berant agertzen dira, 1545ean inprimatua izan den lehen liburuarekin :Bernard Detcheparen euskarazko lehen uztarekin.
Ordutik, literatura garatzen da eta gaur egun, haurren eta helduen euskarazko irakaskuntzak arrakasta badu, euskaldunen kopurua ttipitzen ari bada ere.









































