St J.Pied de Port : +33 (0)5 59 37 03 57 - St E. de Baigorry : +33 (0)5 59 37 47 28

Mahastiak

III. mendean, Erromatarren denboran, zen hasi arnoaren historia Euskal Herrian.
1120-etik goiti, Orreagako komentuko fraideek, Irulegiko priadore-etxearen inguruan mahastia lantzen dute, arnoa egiteko, komentuarentzat eta beilarientzat.

XVII. mendean, fraideek, mahastiak hedatzen dituzte baleako maldetaraino. Orduan, Euskaldun bakoitzak nahi izan zuen bere mahasti zatia landu.

XVIII. mendean, Irulegiko arnoa biziki famatua izan zen eta atzerrira saldua, Baionako portutik abiatuz Alemania, Inglaterra eta Holandara buruz.
Zoritxarrez,  filoxera sartu zen mahastietan…

1953an, Euskaldun zonbaitzuk berriz abiarazi zuten mahastiaren lantzea eta sor-marka bat eskuratu 1970an.

Gaur egun, 200 hektareako eremu bat bada, hiruetarik biga mailetan, 8000 hektolitroko uzta batekin, urte guziz.

 

Mahats motak :

  • Axeria, Bordalesa eta Axeri handia, arno beltz eta gorrientzat.
  • Xuri zerratia eta ixkiriota arno xurientzat.

Irulegiko arnoa, Curnonsky, Gastronomoen printzearen arabera, “hain da beroa eta fruitu gostuduna, nola neskak dantza arazten dituen”.

Ez duda, mahastizainek errezebituko zaituzte eta beren produktoak maitaraziko.