Ondarea
Zitadela
Zitadela eraikia izan da Nafarroako erregeen gaztelu ohiaren lekuan eta harresiez zaindua den hiria menperatzen du. Erlijio gerla eta Frantzia eta Espainiaren arteko gatazka testuingurutik landa eginik izan da XVII. mendean eta ondotik Vauban-ek arramoldatzen du. Defentsa sistima hobetzen du eta kanpoko eraikuntzak lekuan ezartzen gotorlekuak bezala, bai eta hiri guzia gotortzen.
Eraikuntza horien parte bat bakarrik egina izanen da.
Apezpikuen presondegia
Misteriozko eraikuntza horrek “Apezpikuen Presondegia” izen hori hartu zuen, azken mende hastapenean, lekuko jakintsu batek, zuzengabekeri baten ondorioz, parekatu zituelarik Apezpikuen presentzia Donibane Garazin, Erdi Aroan, eta leku hori presondegi bat izan zela XVIII. mendean.
Eraikuntza horren lehen kargua ez da oraino segurtatua : komertzio puskategi, etxe gaztelutu bat ?
Jondoni Jakoberen atea
UNESCO-k, Gizakiaren Mundu Ondarean ezarririk, Erdi Aroko herriaren harresiz inguratutako ate bat da. Bere izena oraino ainitz dabiltzan Konpostelako beilarien pasaiari zor dio.
Erdi Aroan, gizon batzu baziren ate horien ondoan, segurtasunaren segurtatzeko eta bidesariaren pagarazteko.
St Etienne de Baigorry
Etxauzeko gaztelua
Bere parko handian zointan ehun urtez goitikako arbolak atzemaiten diren, XI. eta XVI. mendeko gaztelua, eraikuntza eta bizitza jakitate handi baten lekuko da. Herriaren gorenean aurkituz, Etxauz familiaren etxebizitza ospetsuak, bere ateak eta oroitzapenak zabaltzen ditu.
Ikustekoa : zureria ederra, XVI. mendeko ofiziale batzuk egina, armen gela eta Erdi Aroko eskailera.
La Maison, Etxea
Donibane Garazi-k hiri arkitektura bat dauka, hiri barne historikoa moldatzen dutelarik elgar loturik diren Zitadela eta Espainiako karrikako etxeek. Etxe-aitzinak karrikara buruz dira eta saltzaile denda edo ofiziale lantegi ohi batzu dira. Bizi lekuak etxeen gibelean dira, korrale batzuekin, eta estaian.
Etxe-aitzin batzu harburuekin dira, beste batzu kolonbajez, Arradoiko harri gorriz edo brikaz. Ardurenean, atxemaiten dira zizelkatuak diren ateburu batzu, denboraren seinale eta lehen biztanleen izen eta ofizioekin. Ohizko etxeak : 18.mendeko Mansart Etxea ; Arkanzola Etxea, zaharrena (1510), Nafarroako Estatuen Etxea (1610)…
Etxeen ezaugarriak :
errektangularrak dira, 2 paretako teilazko teilatu batzuekin.
Paretak gisuztatuak dira, ate eta leiho inguruak baita murru izkinak harri gorriz. Bortako arkua estaietaraino igaiten ahal da, botoila baten itxura hartuz.
Ateburuetako harriak zizelkatuak dira, etxea eraiki zuen bikotearen izenarekin, eta eraikitze edo arraberritzearen datarekin. Sinboloak ere badira : eguzkia, erlijioa, ofizio zaharren lan tresnak…
Bestalde…
Eskualdea ospe guttiagoko ondare batez aberatsa da ere bainan biziki gogoarazlea dena eta sinboloz azkarra.
Herri bakoitzak gaztelu pribatu bat badu edo etxe noble bat, laminek eraikiak batzuetan, kondairaren arabera. Mendietan kapera ttipi batzu aurkitzen dira, erromaniko denborako obra batzu (Donazaharreko esparrua, Urkuluko Dorrea), historiaurreko leku batzu (trikuharri, harrespil, hil-harri) Jesu Kristo aitzineko biziaren eta beste munduko sinestearen lekuko.
Nafartar kurutze ainitz aurkitzen dira Jondoni Jakoberen bidean eta harri-biribilak hilerrietan.
Bankan, 16. mendeko kobre meategiaren aztarnak ikusgarri dira.
Elizak
Donibane Garaziko Eliza, harresien artean kokatzen da, harri gorriz egina da eta bere XIII. mendeko zimenduekin euskal eraikuntza gotiko handienetarik bat da.
Baigorrin, San Estebe elizak, sailkatua den 17. mendeko erretaula barroko bat dauka, hiru estaietako galeriak eta Alemanian eginikako Rémy Mahler organo bat.












































