Zitadela
Zitadela eraikia izan da Nafarroako erregeen gaztelu ohiaren lekuan eta harresiez zaindua den hiria menperatzen du. Erlijio gerla eta Frantzia eta Espainiaren arteko gatazka testuingurutik landa eginik izan da XVII. mendean eta ondotik Vauban-ek arramoldatzen du. Defentsa sistima hobetzen du eta kanpoko eraikuntzak lekuan ezartzen gotorlekuak bezala, bai eta hiri guzia gotortzen.
Eraikuntza horien parte bat bakarrik egina izanen da.
XVIII. mendean, leku hortarik dira abiatuko Espainiaren kontrako espedizioak, bolondres batzuekin, eta ondotik, Harispe Marexalaren manupean, hamar bat konpainia. Armada leku bat izan da 1920a arte eta orain, kolegio publiko bat da.
Zitadela, Mendebaleko Pirinietako Gazteluen sarearen barne da.




































